Edukira joan

Publizitatea

KIROLA

Euskal Okela Roller Derby, lehen euskal selekzioa

Botxo Killers eta Easo avengers taldeak batuta osatu dute, eta Tarbeko lehiaketa batean parte hartu dute.

2014-07-01

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

AEBetan sortutako kontaktu kirola da Roller Derbya, eta Atlantikoz bestaldera sortutako gehiena bezala, Euskal Herrira ere hedatzen ari da pixkanaka. Oinarrian gurpil gaineko patinajea du kirol honek; quad moduko patinak erabiltzen dituzte, lau gurpil binaka paraleloki jarriak dituztenak. Jam deituriko lehia laburrek osatzen dute partida; talde bakoitzeko jokalari bat, jammerra, arduratzen da puntuak batzeaz aurkariak aurreratuz; horretarako, gainontzeko taldekideek laguntzen dute aurkariak blokeatuz.

Batez ere emakumeek praktikatzen duten kirola da hau, eta Euskal Herrian hiru talde behintzat badaude: Bilboko Botxo Killers, Donostiako Easo Avengers eta Baionako Valient Bitches; denak ere emakume taldeak. Joan den asteburuan eskualdeen arteko lehiaketa izan da Tarben, bertako Les Full Metal Punkettes taldeak antolatuta. Lehaiketa horretan parte hartzeko, Bilboko eta Donostiako taldeetako kideekin, Euskal Okela Roller Derby taldea osatu dute. Lehen aldia da horrelako lehiaketa batean parte hartzeko Euskal Herria ordezkatzen duen talde bat osatzen dena.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='3206' AND data='2018-10-19' LIMIT 1