Edukira joan

Publizitatea

SARE SOZIALAK

Itziar Gonzalez-Dios eta Eneko Bidegainek irabazi dute txiotesiaren bigarren lehiaketa

Iñaki Alegria Udako Euskal Unibertsitateko zuzendariak nabarmendu du aberasgarria izan dela ikerlarien lanen berri izatea.

2014-11-26

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Eneko Bidegain eta Itziar Gonzalez-Dios, sari banaketan.
Eneko Bidegain eta Itziar Gonzalez-Dios, sari banaketan. / Unibertsitatea.net

Itziar Gonzalez-Dios EHUko IXA Taldeko doktoregaia izan da "Txiolari ulergarriena". 2012an doktorego-tesia aurkeztu zuen eta egun Mondragon Unibertsitateko irakaslea den Eneko Bidegain izan da, berriz, "Txiolari originalena".

Gonzalez-Dios Pasai San Pedrokoa da eta 26 urte ditu. Alemaniar Filologian lizentziatu zen EHUn eta egun tesia egiten ari da unibertsitate bereko IXA Taldean. Bere tesiaren behin-behineko izenburua Egitura sintaktiko konplexuen identifikazioa eta sinplifikazioa euskararen tratamendu automatikoan da eta 2015 amaieran edo 2016 hasieran irakurtzeko asmoa du.

Honakoak izan dira txiolari ulergarrienaren txio irabazleak:

Bidegain kazetari eta idazle baionarra da eta 39 urte ditu. Euskal Ikasketak egin zituen Baionan eta 2012an aurkeztu zuen doktorego-tesia: Lehen Mundu Gerra Eskualduna Astekarian. Gaur egun irakaslea da Mondragon Unibertsitatean, Aretxabaletako Campusean.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='3422' AND data='2018-12-16' LIMIT 1