Edukira joan

Publizitatea

MATEMATIKA

'Pi', une batez

Pi zenbakiaren eguna ospatzen dute hainbatek martxoaren 14an. Berezia da aurtengoa.

2015-03-14

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Leintz-Gatzagako frontoia.
Leintz-Gatzagako frontoia.

3,141592653... zenbaki ezagun eta, aldi berean, ezezaguna da Pi zenbakia. Edozer zirkunferentziaren perimetroaren eta diametroaren arteko zatiduraren emaitza da, eta alfabeto grekoko hamaseigarren hizkiarekin irudikatu ohi da.

Martxoaren 14ro ospatzen dute Pi zenbakiaren eguna, baina une berezia izan dute larunbat goizean eguna ospatu zaleek; 2015eko martxoaren 14an, 9 ordu, 26 minutu eta 53 segundoan, Pi zenbakitik gertuen izan den segundoa izan baita. Gertuen, ez baita sekula lortuko hamartar guztiak kalkulatzea, azkenik gabeko zenbakia delako.

Azken hori jakinda, horren ezaguna zen greziarren garaiko erronka ezinezkoa zela ondorioztatu ahal izan zen: konpasarekin eta erregelarekin bakarrik ezinezkoa da zirkulu baten azalera bereko karraturik egitea. Alegia: ezinezkoa da zirkuluaren koadratura.

Ordenagailuekin, gaur egun, ofizialki piaren 206.000 milioi hamartar daude kalkulatuta. Ofizialki kalkulatu ez direnak bilioi batetik gora dira.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='3660' AND data='2018-10-17' LIMIT 1