Edukira joan

Publizitatea

POLITIKA

Burgosko prozesuak, gaur 40 urte

Burgosko preozesua hasi zela 40 urte beteko dira gaur. Euskal Herrian eta nazioartean son handia izan zuen, eta elkartasun mugimendu zabala bildu zuen, eta presio horren esker azkenean indultua lortu zuten.

2010-12-02

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Castells, Etxebarrieta, Navascues, Ruiz Cedeņo, Bandres eta Ruiz Balerdi abokatuak, 1970ean.
Castells, Etxebarrieta, Navascues, Ruiz Cedeņo, Bandres eta Ruiz Balerdi abokatuak, 1970ean.
1970eko abenduaren 3a zen. Espainiako militarrek osatutako epaimahai batek hamasei euskal militante epaitzen hasi zen; horietako bederatziren aurka heriotza zigorra ezarri zuen gero. Burgosko prozesua deritzona izan zen, frankismoaren kontra elkartasun mugimendu zabala bildu zuen epaiketa, bai Euskal Herrian, baita nazioartean ere. Gaur betetzen dira 40 urte hasi zela.

Itziar Aizpuruak igandean Berria egunkariko Igandea gehigarrian adierazi zuenez, "frankismoaren asmoa Euskal Herria zigortzea zen". Epaiketarekin, ordea, kontrako efektua lortu zuen, Euskal Herrian grebak, mobilizazioak eta kale istiluak izan baitziren eta nazioartean preso zeudenenganako elkartasun keinuak hamaika bidertu baitziren; Parisen, esate baterako, 10.000 pertsona elkartu ziren abenduaren 1ean epaiketaren aurka.

"Argi geneukan epaia kanpoan erabakiko zela. Eta irtenbidea ere, etortzekotan, kanpotik etorriko zela, gure bezeroak hil nahi zituen botereari beste botere bat, herriarena, kontrajarriz. Beraz, gure zeregina izan zen akusatuei laguntzea euren mezu politikoa eman hala izateko eta, beste aldetik, herriari informazioa ematea epaiketan gertatzen zenaz", gogoratu zuen Igandea gehigarrian Miguel Castells abokatuak.

Telesforo Monzonek gero Irabazi dugu abestian laburbildu zuen garai horretan Euskal Herrian bizi izan zena. Ezpata eta herria jarri zituen aurrez aurre, epaiketaren une batean, Mario Onaindiak "Gora Euskadi Askatatuta!" oihu egin eta besteek Eusko Gudariak abesten hasi zirenean, aretoan zeuden militarrek euren ezpatak atera zituztela gogoratuz.

"Irabazi, irabazi dugu,
odolez ta malkoz irabazi dugu.
Irabazi, irabazi dugu,
burdinen atzetik irabazi dugu.

Hi, Gudari, Herriko zaindari,
Gernikako sua begietan argi...
hau loria, Burgosko auzia,
ezpatari nausitu zaio Herria".

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='376' AND data='2018-10-19' LIMIT 1