Edukira joan

Publizitatea

GALAPAGO UHARTEAK

Dortoka erraldoi espezie berria identifikatu dute

Galapago uharteetako Santa Cruz irlan idetifikatu dute dortoka espezie berria. Aurkikuntza honekin jada hamabost dira ezagutzen diren dortoka erraldoi espezieak. Horietatik lau desagertuta daude egun.

2015-10-22

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Galapago uharteak Ekuadorko kosta kontinentaletik mila kilometrora daude, eta horregatik sortu dira bertan espezie bereziak.
Galapago uharteak Ekuadorko kosta kontinentaletik mila kilometrora daude, eta horregatik sortu dira bertan espezie bereziak. Jose Jacome / EFE

Chelonoidis donfaustoi izena jarri diote identifikatu berri duten dortoka espezieari. Orain arte, uste zuten Santa Cruz irlan espezie bakarra zegoela, baina Gisella Caccone Yalego Unibertsitateko ikerlariak gidatutako taldearen arabera, bi espezie ezberdinetakoak dira irlaren mendebaldean eta ekialdean bizi diren dortoka erraldoiak.

Irlaren ekialdean, Cerro Fatal inguruan bizi diren dortokek osatzen dute espezie berria, eta ehundaka zenbatu dituzte. Santa Cruzen mendebaldean bizi direnak berriz, milaka dira. Espezie berriaren izena Fausto Llerena Don Fausto-ren omenez jarri dute. Llerena Galapagoetako Parke Nazionaleko ugalketa eta hazkuntza zentroko buru izan zen, eta ezaguna egin zen Solitario Jorge dortoka erraldoia urteetan zaindu zuelako. Dortoka hura haren espezieko azkena izan zen.

Parke Nazionaleko ikerlariak oso pozik daude aurkikuntzarekin, horrek dortoken babeserako laguntzak ekarriko dituztelakoan. "Espezie berri hau identifikatzeak irlaren ekialdean dortokak babesteko ahaleginak biderkatuko ditu". Alejandra Ordoñez Galapagoetako Parke Nazionaleko zuzendariaren aburuz, beharrezkoa da espezie berriaren inguruko ikerketak garatzea. "Ikerketak hasi behar ditugu zenbat dauden eta babesteko zer egin behar dugun jakiteko".

Galapago irlak Ekuadorko kosta kontinentaletik mila kilometrora daude, eta euren izena zor die bertan bizi diren dortoka erraldoiei. Irlok laborategi natural gisa dauzkate zientzialariek. Charles Darwin zientzialariak bertan egindako ikerketekin formulatu zuen haren eboluzioaren teoria.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='4071' AND data='2018-10-19' LIMIT 1