Edukira joan

Publizitatea

APO LASTERKARIA

Apo lasterkariak Bidaso inguruan daukan arriskua gogorarazi du Ekologistak Martxan-ek

Urbanizazio lanengatik eta administrazio publikoen utzikeriagatik, espeziea galtzen ari dela dio. Irungo Udalari Aranzadirekin hitz egiteko eskatu dio Ekologistak Martxan-ek, urbanizazio lanetan hasi aurretik.

2010-12-29

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Bidaso inguruan dagoen urbanizazio azkarragatik eta administrazio publikoek gaiaren inguruan daukaten utzikeriagatik apo lasterkaria inguru horretan arrisku bizian dela salatu du Ekologistak Martxan-ek. Eusko Jaurlaritzak galtzeko arriskuan dagoen espezie izendatuta daukala gogorarazi du, eta Bidasoko inguruetan eraikuntza lanetan horrela jarraituz gero espeziearen irautea arriskuan dagoela.

Irungo Osinbiribil inguruan egingo diren lanak direla eta, oso arduratuta dago taldea. Irungo Udalari lanekin hasi aurretik Aranzadi Zientzia Elkartearekin hitz egiteko eskatu diote, espezieari kalte gutxiago egiteko zer egin erabakitzeko.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='457' AND data='2018-10-23' LIMIT 1