Edukira joan

Publizitatea

ASTRONOMIA

Ortziari inoiz ateratako irudi handiena

Sloan Digital Survey III proiektuko kideek izarrartearen herenaren irudia osatu dute, 138 megapixeleko argazki kamera bat teleskopio bati egokituz.

2011-01-13

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Hamar urte behar izan dituzte, baina azkenik Sloan Digital Survey III (SDSS-III) proiektuko kideek ortziaren inoizko irudirik handiena eta zehatzena lortu dute. 138 megapixeleko argazki kamera bat 2,5 metroko teleskopio bati egokituz eta horrekin milioi bat argazki baino gehiago ateraz osatu dute irudia. Emaitza ikusgarria da, Youtuben eskegi duten bideoan ikus daitekeenez. Emaitza behar bezala ikusteko, bere osotasunean, bereizmen handiko milioi bat telebista beharko lirateke.

Datuak ikaragarriak badira ere, esan beharra dago oraingoz izarrartearen herena dela soilik jaso dutena. Helburua ortzia osorik hartzea da, eta datu guztiak 2014. urterako jasotzea espero dute. Ondoren irudi plano bat osatu beharrean, unibertsoaren hiru dimentsioko irudia egitea da helburua, galaxien arteko distantzia eta izarren osaera zehatzarekin.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='492' AND data='2017-11-21' LIMIT 1