Edukira joan

Publizitatea

MUNDU

Txinatarrak 1.340 milioi dira jada

Azken erroldaren arabera, biztanleriaren handitzea moteltzen ari da, eta hurrengo urteetan, jaiotza kontrolari esker, kopuruak behera egitea aurreikusten dute. 60 urtetik gorakoak orain dela hamar urte baino %3 gehiago dira.

2011-04-28

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Txinak egin duen azken erroldaren arabera, txinatarrak 1.340 milioi dira dagoeneko. Hazi eta hazi ari da egiten biztanleria herrialde horretan, eta errolda horren arabera, 60 urtetik gorako biztanle kopurua ere nabarmen handitzen ari da. Hala ere, azken aldian biztanle kopuruaren handitzea moteltzen ari dela azpimarratu dute.

%13,3 dira gaur egun 60 urtetik gorakoak Txinan, 2000. urtean baino %3 gehiago. 14 urtetik behera dituztenak, berriz, 2000. urtean baino gutxiago dira: gaur egun %16,6 dira, orain dela hamar urte baino 6,29 puntu gutxiago. Beste datu azpimarragarri bat hirietako biztanleen handitzea da, izan ere, gaur egun ia erdia bizi da hirietan. Horrek nekazaritza produktibitateari eragin diezaioke.

Lehen errolda 1953an egin zuten Txinan, eta orduko horretan 594 milioi biztanle jaso zituzten.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='741' AND data='2018-10-21' LIMIT 1