Edukira joan

Publizitatea

NATURA

1.000 espezie ezezagun baino gehiago aurkitu dituzte, Ginea Berrian

1.060 espezie ezezagun aurkitu dituzte,1998tik 2008ra bitarte. Horietako asko desagertzeko arriskuan daude zuhaitz-mozte eta baso-soiltzeen ondorioz.

2011-06-27

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Naturarentzako Mundu Funtsak adierazi duenez, 1.060 espezie ezezagun aurkitu dituzte 1998tik 2008ra bitarte, Ginea Berrian. Horietako asko desagertzeko arriskuan daudela salatu dute, zuhaitz-mozte eta baso-soiltzeak direla eta.

Hamar urtez egindako ikerketetan aurkitu dituzte 218 landare, 43 narrasti, 12 ugaztun, 580 ornogabe, 134 anfibio, bi hegazti eta hamabi arrain. Naturarentzako Mundu Funtseko ordezkari Neil Stronachek esan du, txosten honek erakusten duela Ginea Berriko baso eta ibaiak munduko bioaniztasun handienetarikoa dutela.

Elkarteak salatu du uharteko habitatak "modu kezkagarrian" galtzen ari direla mehatxu larrien eraginez; zuhaitz-moztea, meatzaritza, basa-bizitzaren komertzioa eta laborantzara aldatu izana, palma-olioaren ustiatzera, batez ere.

Stronachek esan zuen, txostenak erakusten duela kontrolik gabeko giza eskaerak ingurune "aberats" hori "hondamenera" eraman dezakeela.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='917' AND data='2017-11-21' LIMIT 1