Heriotza

Antonio Zabala idazle, herri literatuaren biltzaile eta euskaltzaina hil da

Iruñeko San Migel erietxean hil da jesulagun tolosarra, 80 urterekin, azken urteetan Xabierko monastegian bizi izan ondoren. Han egingo dituzte hiletak bihar arratsaldean. Herri literaturaren gordailu handienetakoa den Auspoa bildumaren sortzaile eta gidaria izan da.

Berria -

2009ko urtarrilak 3
Antonio Zabala (Tolosa, 1928) jesulagun, idazle eta euskaltzaina atzo hil zen Iru˝eko San Miguel erietxean, eta bihar arratsaldeko 16:30ean egingo dituzte haren aldeko hiletak Xabierko monastegian (Nafarroan). Izan ere, azken hamarkadan han bizi izan da Zabala. 17 urterekin sartu zen Jesusen Lagundian, eta Filosofia eta Teologia ikasketak egin zituen. 1959an egin zen apaiz. Handik 5 urtera, 1964an, euskaltzain izendatu zuten, eta 1999an =iHonoris Causa=i doktore Deustuko Unibertsitateak. Nolanahi ere, Zabalak ekarpenik handiena herri literaturaren arloan egin zuen. Bertsoetarako zuen zaletasunak bultzatuta, bertsopaperak biltzen hasi zen 50.eko hamarkadan, eta zeregin horretan ez du inoiz atsedenik hartu. Besteak beste, bilketa lan horren ondorio izan zen 1961ean Auspoa bilduma sortzea. 40 urtetik gorako bidean 300dik gora liburu argiratatu zituen: bertsolarien bertso bildumak, biografiak eta pasadizoak; erriko jendearen kontakizunak; garai bateko bizimoduaren berri ematen duten liburuak; erromantzeak; narrazioak... Euskal herri literaturaren gordailurik oparoena da gaur egun Auspoa liburutegia, eta bertsolaritzaren ikuspegitik ez ezik, antropologiaren, historiaren, soziologiaren eta literaturaren ikuspegitik ere berebiziko garrantzia du. Biltzaile, ikertzaile eta eragile izan da Zabala. Izan ere, biltzen eta ikertzen ez ezik, lan handia egin du zer kontatua zeukan jendea bilatzen eta horiek idaztera bultzatzen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna