Hego Euskal Herriak 206.000 langabe baino gehiago ditu, Madrilek emandako datuen arabera. Historikoa da kopuru hori, hogei urte atzera egin behar delako antzeko kopuruekin topo egiteko. Beldurgarria da, gainera, eragiten duen irakurketa. Egunero-egunero lanik gabe geratzen den jendearen emaria ez baita eteten. Eta, jakina, ez dira eteten horrek sortzen dituen gizarte haustura, bazterketa eta alarma. Datuaren hotzak bi gauza erakusten ditu: batetik, langabeziaren arazoari agintariek eta botere ekonomikoek ez diotela behar bezala erantzuten; eta, bestetik, arazoa, konpondu beharrean, gaiztotzen ari dela.
Agintariak, munduko botere ekonomiko-finantzarioaren aginduei jarraiki, milaka milioi euro ematen ari zaizkiekrisia eragin duten banketxeei. Aldi berean, defizit publikoa murrizteko politikak jartzen ari dira indarrean, eta horrek eragin negatibo zuzena du enpleguan. Horrek argi erakusten du non dagoen agintarien programa ekonomikoaren lehentasuna: 206.000 horiengandik oso urruti, tamalez.
Hizpideak
206.000 langabe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu