Berritik ezer gutxi dauka ETAren azken komunikatuak, bake eta konponbidearen aldeko konpromisoa berrestea eta bide horretan sakontzeko prestasuna agertzea ez bada. Baina ez da alferrikako agiri bat, atzera bueltarik gabeko jokaleku bat sortzeko, ezinbestekoa baita atzera ez egitea; ezta abiada edo indarra hartzeko ere.
Besterik da Espainiako Gobernuak urratsen bat noiz egingo zain egotea. Alde bakarreko adierazpena izan zen ETAren su-etena, eta ez dirudi Madrilek mugimendurik egingo duenik. Behin betikotasunaren zain dago, nahiz eta Brian Currinek esan ekimena gehiago ezin dela alde bakarrekoa izan.
Baina ETAren agiria aski ez iruditzea gauza bat da, eta oso bestelakoa Patxi Lopezek atzo esandakoa: «Euskal herritarrei berdin zaie hiltzen duen ETA bat edo, hil ez arren, itzultzeko mehatxupean euskal gizartea gidatu nahi duen ETA bat». Herritarrak atzera bueltarik gabeko jokalekuaren zain daude. Eta Lopezek ez luke halakorik esango ETA menian ez balego. Edo borroka armatua itzultzeko arriskua ikusiko balu.
Hizpideak
Abiada hartzeko ere ez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu