Hizpideak

Abiadura handiko krisia

Xabin Makazaga.
2011ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Aspaldi esan zuen Jose Blancok, Espainiako Sustapen ministro zela, bideragarritasun ekonomikoa bermatuta ez zuten azpiegiturenak egin zuela. Frantziak ere, AHT abiadura handiko trenaren lanak 2013 arte uztea erabaki du orain. Zundaketak eten egingo dituzte, eta trenbide proiektutik 500 eta 1.500 metro artera dauden lurrak jabeei itzuliko dizkiete. Atzeraezina eta estrategikoa zen batzuentzat azpiegitura hori, baina, ezin denean, ezin da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ere, abiatu gabe dauden azpiegituretako inbertsioak bertan behera utziko dituztela jakinarazi du, aurtengo aurrekontuetan 101 milioiko zuloa aurkitu dutelako. Errepideei eragingo die, batez ere.

Nafarroa, ordea, diferentea da. Krisiari aurre egiteko errezeta aurkeztu zuen atzo Yolanda Barcina presidenteak, eta itxaropena abiadura handiko trenean jarri du. Gastu publikoan murrizketak, eta AHTa, krisiari aurre egiteko giltza. Ehunka lanpostu sortuko dituela, eta zeharka beste askori eusten lagunduko duela. Izan ere, Nafarroan, ezin izan arren, saiatu beharra dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.