mikel lizarralde
Hizpideak

Adierazpen askatasuna

2012ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Harritu eta haserretu egingo ginateke gauzak nola egiten diren jakingo ez bagenu. Haserretzekoa baita sortzaile bati mugak jarri nahi izatea, adierazpen askatasuna ukatzea eta zentsura de facto ezartzea. Haserretzen gara sortzaileei mehatxuka atzera egiteko exijitzen zaienean, baina harritu? Historia, aspaldikoa eta atzo bertakoa, zentsura kasu agerikoz josia dago, eta ez da oso atzera egin behar Euskal Herrian bertan moralaren edota zuzentasun politikoaren izenean halakoak gutxi ez direla izan ikusteko. Khuruts Begoñaren obra saritu bat, adibidez, Bilboko Rekalde aretotik kendu zuten duela lau urte.

Hori dela eta, harritu ez gara harritzen Zinez ekoiztetxeak aurrera eramandako Barrura begiratzeko leihoak filma jasaten ari den jazarpenaren aurrean. Errealitatea errealitate eta egia ugariz osatua dagoela ukatzen dutenek beren egia besterik ez dutelako nahi, eta besteenak ez duelako balio. Eta film honen kasuan, beren egia kontatzea galarazi nahi diete zinemagile nahiz protagonistei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.