Hizpideak

Aginte osoarekin, herren

Xabin Makazaga.
2011ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Jose Maria Aznarrek jo zuen PPren gailurra 2000. urteko bozetan: 10.321.178 boto (%44,52), eta gehiengo osoa Espainiako Kongresuan 183 eserlekurekin. Orain, Mariano Raxoirekin, 10.830.693 boto (%44,62) eta 186 eserleku eskuratu ditu. Aznarrekin baino milioi erdi boto gehiago, eta are gehiengo zabalagoa.

PSOEk, aldiz, lau milioi boto baino gehiago galdu ditu azken hauteskundeetatik, eta hondoratuta geratu da. Joaquin Almuniak jarri zuen hondoa 2000. urtean, zortzi milioi boto eskas eta 125 eserlekurekin. Igandean zazpi milioi botora ez zen iritsi Alfredo Perez Rubalcaba, eta PSOEk 110 eserleku lortu zituen. Lekutan daude Felipe Gonzalezek 1982an eskuratutako 202 parlamentariak.

Ekonomia krisiari ezkerretik aurre egiten asmatu ez izanaren zauriak sendatu behar dituzte sozialistek. Agintea Raxoiri eman diote boto-emaileek, baina hark ere eskuak ez ditu libre: zer egin eta zer ez, merkatuek erakutsiko diote. Badauka beharrizanaren aitzakia, eskubideak murrizten jarraitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.