Hizpideak

Agintzea zer den

Xabin Makazaga.
2011ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Erresuma Batuak Europako Batasunaren tratatuak berritzeko proposamenari betoa ezarri izanak hautsak harrotu ditu. Atzo, erabaki horren defentsa egin zuen David Cameron lehen ministroak, Londresko Parlamentuan: «Ez da erabaki erraza izan, baina bai egokia». Euroeszeptikoek heroi gisa hartu zuten, nahiz eta Cameronen hitzaldia gehiago izan europarzaleei zuzendutakoa. Betoak kolokan jarri baitu liberal-demokratekin osatzen duten koalizio gobernua. Eta haien burua, Nick Clegg, agertu ere ez zen egin.

Ed Miliband laboristak estu hartu zuen Cameron, gezi pozoitsuz osatutako saio distiratsu batean. Cameron, ordea, ez zitzaion atzean geratu. EBko itun berriko zein neurrik jarri zuen arriskuan Erresuma Batua —edo City, hor dago koska—, ez zuen esan lehen ministroak; baina eurotik kanpo hobeto daudela nabarmendu zuen. Eta 27 herrialdeko klubean lehen baino bakartuago geratu izana hobetsi zuen, akordioaren izenean besteren esanak betetzea baino hobea izango delakoan: «Ezin baduzu erabaki bat hartu, ezin duzu agindu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.