gurutze izagirre intxauspe
Hizpideak

Akordioen peskizan

2012ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Hauteskunde osteak soka luzea ekarriko du oraindik, ekarriko duenez. Iñigo Urkulluk krisiaren, bakearen eta autogobernuaren gaiei erantzungo dien itun orokor bat lortu nahi du. Baina ez bakarrik Eusko Jaurlaritzarako. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundiak ere hartuko dituen ituna bilatzen ahaleginduko da, orain artekoan iragarri dutenez. Eta bazkide berak nahi ditu itun horretarako. EH Bilduk eskua luzatu dio EAJri, «herri gisa erantzuteko». PSEren eta PPren eskuak ere luzatuak ditu EAJk, bakoitza bere etxe barruan hauteskunde ondorenak emandakoei neurria hartzen ari den bitartean.

Emaitzek hainbat interpretazio eman ditzakete, baina utzi duten ondorioetako bat hauxe da: gehiengoak abertzale bozkatu du. Legebiltzarraren bi heren abertzaleak dira. Eta abertzaletzat jo ez daitekeen hedabide batek sarean jarritako inkesta baten arabera, %53k EAJ-EH Bildu akordioa lehenesten dute; bigarren aukera EAJ-PSE ituna da, alde handiarekin. Ikusteko dago bozak pasatu eta gero ere boto-emaileak aintzat hartzen dituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.