Hizpideak

Añeta

inaki petxarroman
2011ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Egunen batean ulertuko du Añeta neskato sortu berriak zergatik Baionako Herriko Etxeak ez zuen haren izena errespetatu. Zergatik ez zuen haren gurasoen borondatea aintzat hartu. Zergatik zangopilatu zituzten, beste behin ere, euskal nortasuna, euskara eta euskal herritar batzuen nahia. Ñ grafia duten izenak ematea galarazi du Baionako Herriko Etxeak. Hiriko justizia epaitegiak ebatzi du idatzi publikoak frantsesez idatzi behar direla, frantsesa dela errepublikako hizkuntza bakarra. Beraz, ezin frantses alfabetoan ez dauden hizkiak erabili, ñ-a kasu. Añetari Aneta izena jarri diote herriko etxearen aktan, gurasoek besterik ezin eta.

Herri baten nortasun eta kulturarekiko mespretxu handia da, inondik ere, haur sortu berriei berezko hizkuntzako izenak jartzea galaraztea. Hego Euskal Herrian debekatuta egon ziren euskarazko izenak duela hamarkada gutxira arte. Diktadura gogor bat zegoen indarrean Espainian. Frantzia askatasun unibertsalen eredu da munduan. Eta umeei, oraindik ere, ezin zaie gurasoek nahi duten izena jarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.