Hizpideak

Ardura ere, oporretan

inaki petxarroman
2011ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundiek 1990eko hamarkadan enpresak sortzeko eman zituzten dirulaguntzak legez kanpokoak direla ebatzi du Europako Justizia Auzitegiak. Hala, laguntzaren bat jaso zuten enpresek 500 milioi euro itzuli behar dituztela deliberatu du.

Aldundiek abantaila fiskal handiak eman zizkieten enpresei —eta sindikatuek salatu dute lanposturik ere ez zutela sortu—, jakin arren aukera handia zutela Europaren merkatu bakarraren arauen kontra jotzeko. Ez da afera orain deliberatzea ea Europako merkatu horren arauak bidezkoak diren edo ez. Galdera da ea zeinena den egindako hutsaren ardura, eta nork hartuko dituen bere gain erantzukizun ekonomikoak. Zeren baten bati otu dakioke planteatzea kalteak sozializatu behar direla eta zergak ordaintzen dituzten guztien artean ordaindu. Izan ere, oso ezagun zaizkigu planteamendu horiek: irabaziak pribatizatzen dira, eta galerak sozializatzen. Eta horri buelta emateko garaia iritsi da: ardura duenak ordain dezala, inork ordaindu behar badu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.