Hizpideak

Ateak, parez pare irekita

enekoitz telleria sarriegi
2011ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Torturaren Aurkako Taldeak eta Portu eta Sarasolaren senitartekoek ezin argiago esan dute beste askori Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia jakin berritan burura etorritakoa: epai horrek torturari eta inpunitateari ateak «parez pare» irekitzen dizkiela.

Akusazio partikularreko abokatu Amaia Izkori deigarria egin zaio Auzitegi Gorenak epaian gogoraraztea Portuk eta Sarasolak ETAko kide izateagatik 2.000 urteko zigorra jaso dutela eta horregatik haien testigantza zalantzazkoa dela azpimarratzea. «Bakarrik falta zaio esatea torturak izatea onargarria izan litekeela», esan du Izkok. Eta esan ez zuen esango, baina horixe da esateko falta zaion bakarra.

Baliogabetze errekurtsoa eta babes helegitea aurkeztuko ditu akusazio partikularrak Auzitegi Konstituzionalean. Tamalez, orain eta aspaldian, baliogabetzea eta babesa eskatzea ere ETAren estrategia dela argudiatzeko ateak parez pare dauzka irekita Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Eta esan ez du esango, baina horixe da esateko falta zaion bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.