Milaka immigrante badira Euskal Herrian bozkatzeko eskubiderik gabe. Ez zitzaion okurrituko Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diazi haiekiko «bidegabekeria» zuzentzeko adituen kabinete bat antolatzea. Milaka dira inoiz Euskal Herrian bizi izan arren euren jaioterrira edo beste edonora joan diren espainiar, katalan eta galiziarrak. Guztiei eman nahi die Hegoaldeko hauteskundeetan bozkatzeko aukera PPren gobernuak. Agerikoa da aferak ez duela zerikusirik ETArekin, ez baitira ari bakarrik ustezko mehatxuen ondorioz Euskal Herria utzi duten haien egoerari buruz.
Kolonoen zeregina ezaguna da gurea baino gatazka luzeago eta bortitzagoak dituzten hainbat herrialdetan... PPk esan du ez direla hauteskundeetan pentsatzen ari. Baina, orduan, errolda manipulatzeko asmo horren atzean zer ote dago? Etorkizuneko balizko erreferendum baten emaitza baldintzatzea al da jokaldiaren azken helburua? Lotsagarria bai, baina ez litzateke txarra, herri galdeketa hori uste baino gertuago dagoen seinale litzatekeelako.
Hizpideak
Atzerritarren botoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu