Pello Urzelai.
Hizpideak

Azkena

2012ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Duela hiru urte pasa, 2009ko hauteskundeen atarian, polizia operazio bat abian jarri zuen Espainiako Barne Ministerioak. Helburua ezker abertzalearen isla izan zitekeen edozein ekinaldi hauteskundeetatik kanpo uztea zen. Atxilotu eta preso hartu ondoren, hamahiru lagun epaitu zituzten maiatzean, eta denak absolbitu dituzte. Parte hartze politikorako eskubidea aldarrikatu eta erabiltzen saiatzeagatik eta eskubide zibil eta politikoei ezarritako murrizketei aurre egiteagatik pairatu dute estatuaren jazarpena. D3M plataformari eta Askatasuna alderdiari debekatu egin zieten Eusko Legebiltzarrerako bidea, eta debeku hari esker eskuratu zuten gehiengo osoa alderdi sozialistak eta PPk. Debeku hari esker iritsi zen Patxi Lopez Ajuria Enera. Eusko Jaurlaritza eskuratzeko operazio politiko haren zilegitasun demokratikoa hasieratik auzitan egon bada ere, oraingo absoluzioarekin are ageriago gelditu da euskal herritarren begietan. Auzipetuek ez dute espero Lopezek halakorik aitortzea. Haien kontrako epaiketa azkena izatearekin konformatzen dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.