jon ordonez garmendia
Hizpideak

Azterketa, eskolei

2012ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Lehendik ere egindakoak nahikoa ez, eta beste pauso bat eman du Espainiako Gobernuak erkidegoena den eskuduntza batean. Aurrerantzean, hezkuntza ziklo bakoitzaren amaieran azterketa «nazionalak» egingo dituzte ikasleen ezagupenak neurtzeko. Ez dira nolanahiko azterketak izango, ordea: ikasleei nota jarri beharrean, eskolei jarriko die. Azterketa «nazionalean» oinarrituta nota onenak ateratzen dituzten eskolen zerrenda osatuko dute, gurasoek seme-alabak zein ikastetxetan matrikulatu nahi dituzten aukeratu dezaten. Beste behin, baldintza askatasunez mozorrotu dute: azterketa «nazionalak» baldintzatuta egingo baitute gurasoek aukera; baina hori ez du esan Wert ministroak.

Erreformaren oinarrian, hezkuntza zentralizatzeko saioa dago. Izan ere, azterketaren edukiaren zati bat erkidegoek erabakiko dute, baina «gutxienekoak» Madrilek ezarriko ditu, curriculumarekin egin bezala.Oinarritik harago ikastetxeen arteko lehiaketa bat bultzatuko dute, eta lasterketa horretan eliteak beti izango dira aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.