Espainiako Gobernuak galdera bakarreko azterketa jarri die autonomia erkidegoko Hezkuntza sailburuei:«Gastua 3.000 milioi euro murriztuko al duzue?» Erantzuna ere, bakarra onartzen du Madrilek: baiezkoa.
Gehien inporta zaion azterketa, ordea, Bruselarekin dauka Espainiak. Egunotan Madrilen dabiltza EBko funtzionarioak, egiaztatu nahian Espainiaren aurrekontuak balioko ote duten bere helburu sakratua lortzeko: aurten defizita %5,3an uztea. Oniritzia eman aurretik, erkidegoenak ere ikusi nahi dituzte. Horregatik jarri da tinko Madril. Haren iturriek Financial Times-i aurreratu diotenez, ez dute baztertzen erkidego batzuetan esku hartzea aurrekontuetan «defizit muga estuki» betetzen ez badute. Mezua erkidegoei, baina baita FT irakurrita informatzen diren inbertsiogileei. Lastima Madrilek ez dituela entzuten egunkari horretako adituen mezuak, azkena Muenchau alemaniarrarena: «Nik ezagutzen ditudan inbertsiogileen benetako kezka ez da defizita, baizik eta austeritateak Espainiaren ekonomia txikitu dezakeela».
Hizpideak
Azterketak Madrilen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu