Erreskatea ez eskatzeko esperantza apurra bazuen, ametsa zapuztu zaio Espainiako Gobernuari. EBZk argi utzi dio: zorra erostea eta haren interesak jaistea nahi badu, Espainiak (edoItaliak) laguntza eskatu beharko die Europako erreskate funtsei. Banku zentralak zorra erosiko duela esateak agian balioko du egun batzuetan arrisku sariak jaisteko eta burtsak alaitzeko. Inozoenek ere pentsa dezakete iragarpen hutsek gauzak bere onera eraman ditzaketela. Baina goiz hasiko dira zalantzak —gaur bertan?—, eta ekintzek baizik ez dituzte baretuko merkatuak.
Europaren diruarekin batera joango dira Madrilerantz baldintza berriak. Horixe izan baita Draghiren bigarren mezu nagusia: baldintzak izan izango dira. Ingelesez esan zuen; baina, agian, alemanez egin izan balu, hobe, hizkuntza horretan mintzatzen baitira mezu horren jasotzaileak. Baldintza horiek non joango diren arrastoa nahi duenarentzat, Raxoik gaur esan du ez duela pentsioak ukitzeko asmorik. Eta Espainiako presidenteak esaten duenaren kontrakoa egiten duenez...
Hizpideak
Baldintzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu