Memoria kolektiboaren leku garrantzitsuan daude EspainiakoBarne ministroak. Seguraski, gutxi izango dira Franco ondorengo hiruzpalau Ekonomia edo Kultura ministrorenizenak gogoratuko dituztenak. Barne ministroenak, ordea, makina bat. Euskal Herriaren azken urteotako historia bortitzaren ondorioz da hori, jakina. Horregatik, herritar gehienek izango dute gogoan GALeko buruzagi izateagatik zigortu zutena, edo «dena ETA da» eta «su-eten tranpa» esaldiak ezagun egin zituen hura. Oroitze erraza da Euskaldunon Egunkaria «euskal kulturaren babesean» itxi zutela lotsarik gabe bota zuen beste hura ere. Edota, Portu eta Sarasola torturatu zituztela ukatu, eta Guardia Zibilaren bertsioa bere egin zuen orain artekoa.
Aldi historiko ilun baten protagonista tamalgarriak dira Espainiako Barne ministroak euskal herritar askorentzat. Atzean utzi nahi den iragan hits baten erreferente desatseginak. Tortura kasuez galdetuta, Australiako kazetari bati grabagailua itzaltzeko agindu zion etorri berri hau bezala.
Hizpideak
Barne ministroa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu