Pello Urzelai.
Hizpideak

Bazterketarik gabe

2012ko martxoaren 31
00:00
Entzun
E lkarrizketa garaia da, eta elkarrizketak bazterketarik gabe izan behar du. Printzipio hori onartu beharra dago elkarrizketa eraginkorra izatea nahi izanez gero. Beraz, argi dago Eusko Legebiltzarraren gehiengoak —EAJ, PSE, PP, Ezker Anitza eta Aralarreko hiru legebiltzarkideren sostenguz— onartu duen lantaldea herren jaio dela. Hasierako proposamenean, zehazki aipatzen zen «inolako bazterketarik gabe» esapidea desagertu egin da azkenean onartutako testu laburrean. Eusko Legebiltzarraren akordioaren hutsuneaz ohartzeko, Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartutakoa begiratu besterik ez dago. Bilduk, EAJk, PSEk eta Aralarrek babestutako mozioan, «bazterketarik gabeko elkarrizketa» erreibindikatu egin dute. Printzipio horri amore ematea elkarrizketa alboratu edo atzeratu nahi dutenei bidea erraztea da. Elkarrizketarako espazioak behar dira, baina horien kudeaketa ezin da interes alderdikoi edo pertsonalen itzalpean utzi. Ikusteko dago noraino iristen den «elkarbizitzarako lantaldea», ahituta dirudien parlamentu batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.