Ezin da ozenago esan, ezta argiago ere. Esperientziak erakusten du zerbait garrantzitsua bada, aintzat hartua izan dadin, inguratzen duen guztiaren erdian behar duela egon, ez bazterrean, ikusezin. Ez da hori, ordea, euskararen kasua Ipar Euskal Herrian. Keinu txiki batekin nekez zuzenduko da urteetan ukatua izan den hizkuntzaren egoera. Eta keinua sinbolikoa izatera soilik iritsiko bada, garrantzitsutzat jotzen duen hori bazterretik altxatzen ez badu, atzerapausoa da, Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak Frantziako Senatuaren lege proposamena atzerapausoa dela esan duten moduan.
Hizkuntza baten bazterketak hizkuntza hori desagertzea beste helbururik ez du; zuzenean desagerrarazi beharrean, zeharka, denboran. Ez da utzikeria; ez du balio aitzakiak: Nous sommes des citoyens du monde. Hizkuntzak badira, hiztunak badirelako da. Euskaldunek euskaraz bizi eta izan nahi dutelako izan behar du euskarak ofiziala. Eta ofizialtasunak araua behar du, ez promesa, bazterretik gizartearen erdira ekartzeko, errespetatua izateko.
Hizpideak
Bazterretik altxatu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu