Iker Aranburu.
Hizpideak

Beldurra galtzen

2012ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
ETAren erabakiaren ondoren, gatazka politikoa konpontzeko urratsak egiteko prest azaldu da Jesus Egiguren PSE-EEko lehendakaria. Ohikoa den moduan, alderdikide askorentzat pentsaezina dena esatera ausartu da, eta oraingoan ezingo diote esan elkarrizketa baten beroaldian egin duenik. Egigurenek «Euskal Herriaz» hitz egin du; erabakitzeko eskubidea izan behar duela dio, eta «nahi izanez gero» independentea ere izan daitekeela. Hark ez du nahi halakorik, baina «Espainiarengandik edo Frantziarengandik independentea ez den batasun politikoa» izan daitekeela adierazi du, Nafarroarekin «organu komunak» izango lituztekeena. Gainera, uste du hobe dela hemen gauzak lotzea eta behin hori eginda Madrilera joatea, «gauzak ongi lotuta ez badaude guztiari ezetz esaten diolako».

«Subiranotasun partekatuari eta erabakitzeko eskubideari beldurra galdu behar zaie», dio Egigurenek. Haren hitzek PPkoen eta PSOEkoen artean sortu dituzten erantzunak entzunda, lan handia dago egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.