Pello Urzelai.
Hizpideak

Beste arrazoiak

2012ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
Uribetxebarria presoaren kasuak, muturrekoa den neurrian, berehalako erantzun bat beharko zuen. Baina Espainiako Barne Ministerioak, Fiskaltzak eta Auzitegi Nazionalak, legeak babestutako irtenbidea agudo aplikatu beharrean, oztopoak jarri eta hil edo biziko egoera luzatu nahiago izan dute. Luzatu, baldintzak jarri, manifestazioak debekatu, gezurrak zabaldu... Azken batean, ez zaie legea axola. Aitzitik, mendekua, gorrotoa eta beren pentsamoldea inposatzeko nahia nagusi dira haien jokabidean. Horregatik ezin izan dute irentsi preso gaixoa ospitaleko ziegako leihoan ageri den argazkia, aurpegia jarri diolako muturreko egoerari. Haiek, berriz, arrazoi humanitarioen arabera jokatzetik oso urrun daude, Ortega Lararen bahiketagatik beste zigor bat ezarri nahian aritu baitira.

197/2002 doktrina preso jakin baten kaleratzea eragozteko asmatu zuten, legearen haien ikusmoldea ez baita demokratikoa, baizik eta etsaitasunean oinarritutakoa, De Juana presoak geroago ondo jakin zuen bezala. Eta Europako Giza Eskubideen Auzitegiak doktrina hori bertan behera uzteko deia egin dienean, helegitea iragarri dute. Eta, mendeku nahi horrek gidatuta, amari azken agurra emateko ekarritako presoa —Iñaki Erro, bihotzeko gaixotasun larria duena— berriro urrundu dute Almeriako espetxera. Ongi jakinda sakabanatze eta urruntze politika horrek, zigor erantsia jartzeaz gain, arrisku larrian jartzen duela presoen senideen bizia, Mikel Egibar presoaren bikotekideari eta seme-alabei gertatuak erakutsi bezala. Jokabide anker hauek guztiak ikusita, ezinbestekoa da erantzuna bestelako balioetan oinarritzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.