Hizpideak

Besteek paga dezatela

Iker Aranburu.
2011ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Confebaskek ere bere ekarpena egin nahi izan dio zerga sistemari buruzko eztabaidari. Hitz bitan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako patronalak proposatu du enpresei zergak eta gizarte kotizazioak jaistea, eta beste guztiei igotzea. BEZ handiagoa nahi du; alkohola, tabakoa eta erregaiak gehiago zergapetu nahi ditu, eta ahal bada, errenta zerga ere igo, gehien pagatu behar dutenei izan ezik. Beste hitz batzuetan, enpresek diru gehiago izan dezaten —inbertitzeko eta enplegua sortzeko, haien esanetan—, herritarrek gutxiago izatea. Hori guztia Europaren eredua jarraitzearren, Alemaniakoa zehazki.

Ados, pareka gaitezen Europarekin. Berdin dezagun hemengo presio fiskala hangoarekin —hamar puntu txikiagoa da hemen—, izan ditzagun hango gizarte zerbitzuak; eman diezaiegun hango laguntzak langabeei, familiei edo ikasleei; borroka dezagun zerga iruzurra han bezala; lor dezagun inbertsioak sektore produktibora jotzea eta ez adreiluetara... Confebasken zerga ereduarekin hori posible ote den beste kontu bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.