Hizpideak

Biktimen aitortza

mikel lizarralde
2011ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Hauteskundeak joan dira, eta hauteskundeei begira. Espainiako bozak pasatu, eta begirada Eusko Legebiltzarra osatzeko 2013an egitekoak direnetan jarrita. Patxi Lopezi hasi zaizkio hauteskundeak aurreratzeko eskatzen, eta Jesus Egiguren sozialistak berak ohartarazi du bi urte barru PSE-EEk «hirugarren abisua» jaso dezakeela, udal eta foru hauteskundeetan eta joan den igandekoetan jasotakoen ondoren. Azken bi urteetan PPren eskutik joan izanak sozialistei kalte besterik ez diela egin ondoriozta daiteke Egigurenen hitzetatik, Raxoik «bakerantz bultza egiten ez badu», Eusko Jaurlaritza sostengatzen duen akordioa hautsi beharko litzatekeela dioelako. Bakea ez bultzatzea «hildakoei traizioa» egitea litzatekeelako.

Hildakoak. Biktimak. Pernando Barrenak aurreratu du ezker abertzaleak «biktima guztiei buruzko txosten ausart bat» aurkeztuko duela laster. Haien aitortza egingo duena. Gerrako hiztegia —gureak eta etsaiarenak— hain zabaldua egon den herrian, aurrerapausoa izango da ezinbestean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.