inaki petxarroman
Hizpideak

Denon arazoa

2012ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Caridad Angeles Rodriguez Arrieta, 39 urteko tolosarra. 2012ko genero indarkeriaren lehenengo biktima. Izan zitekeen Errezilen edo Donibane Garazin jaioa. Baina Kuban jaio zen, eta horri berebiziko garrantzia eman diote berriro. Hala, nahita edo nahi gabe, indarkeria matxista etorkinekin lotzen da, haiek ekarritako gaitz bat balitz bezala. Jakina da emakumeen aurkako indarkeriak ez duela mugarik gurean, gutako bakoitzaren barruan dagoela kultura patriarkal matxistaren arrasto bat, sakonagoa edoarinagoa, eta horren adierazgarri bortitzenetakoa —ez bakarra— dela indarkeria matxista.

Soberan ditugu kasuak hemerotekan: Nagore Laffage, Estibaliz Angulo, Maria Puy Perez, Sophie Loudette...Bertakoak ziren hiltzaileak eta biktimak. Baina Tolosan zandako kasuaren ostean berriz ere sumatzen da biktimaren atzerritartasuna eta hiltzailearen historial poliziala nabarmentzeko joera. Estal ditzakegu begiak. Itxi ditzakegu sudurra eta belarriak. Baina ikusi, usaindu eta entzun nahi ez izateak ez du aldatzen errealitatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.