inaki petxarroman
Hizpideak

Desobedientzia zibila

2012ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Botiken berrordainketa ezarri beharko du Eusko Jaurlaritzak ere. Lopezen gobernuak uko egin zion Espainiako Gobernuaren neurria aplikatzeari, baina Raxoik helegitea jarri zuen Auzitegi Konstituzionalean, eta, tramitera onartu duenez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erretiratuek ere ordainduko dituzte botikak, Nafarroakoek bezala.

Gutxirako balio du Hegoaldeko autonomiak. Espainiak agindu, eta, derrigorrez, men egin behar. Gobernuari kasu egin ezean, auzitegiek behartuta. Funtzionarioen soldaten murrizketa, osasuneko eta hezkuntzako mozketak, gizarte laguntzen ezabatzea... Dena jarri beharko da indarrean.

Eta, neurri ekonomikoak bezala, baita politikoak ere: Espainiako banderak ari dira non-nahi jartzen, baita alderdi abertzaleen esku dauden udaletan ere. Orain, hauteskunde errolda nahi erara manipulatzera doa Espainia, kontuak bere neurrira ateratzeko.Garbi dago desobedientzia zibila, teoriatik harago, osourruti ikusten dela. Baina, horrela, garbi dago zeinek aginduko duen hemen, gizartearen babesa izan edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.