Kim Jong-un izango da Ipar Koreako buruzagi berria. Kim Jong-il Lider maitatua larunbatean hil zen, 17 urtez munduko herrialde itxiena gidatu ostean. Hala, II. Mundu Gerra ostean KimIl-sungek hasi zuen dinastiari segida emango dio Kamarada distiratsuak.
Japoniaren okupazioa amaitu eta Korea 38. paralelotik erdibitu zutenetik —sobietarrak iparraldetik sartu ziren, eta estatubatuarrak hegoaldetik—, Mendebaldeak jopuntuan eduki du erregimen komunista. Haren aurkako presioa etenik gabea izan da programa nuklearra indarrean jarri zuenetik. Hain herrialde itxia izateak eta Sobietar Batasuna desegin zenetik bakartuta geratzeak, susmoak besterik ez ditu eragin Ipar Koreako agintariei buruz.
Auzoan bazkiderik izatekotan, Txina dauka. Baina halamoduzkoa. Pekinek beldurra baitio egoera desegonkortzeak eragingo lukeen iheslari uholdeari; horregatik babestu du statu quo-a. Ipar Korean gertatu izan denaz informazio gutxi izan da, baina gauza bat argi dago: ez buruzagi berriak, ez herri-aldearen geroak, distirarik ez daukate.
Hizpideak
Distira handirik ez dauka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu