Iker Aranburu.
Hizpideak

Egiptoko trantsizioa

2012ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Asteazkenean urtebete izango da egiptoarrak autoritarismoaz eta ustelkeriaz nazkatu eta Tahrir plazan manifestatzeari ekin ziotenetik. Sinesgaitza izan arren, hemezortzi egunen buruan lortu zuten Hosni Mubarakek dimisioa ematea. Hamabi hilabete itxaron behar izan dute hauteskunde prozesua bukatzeko. Ondorioak ez dira izan Tahrirko iraultza bultzatu zuten gazteek nahi zituztena. «Estatu sekular bat nahi genuen, eta presidente militar bat eta lege islamikoa izango ditugu», esan dio egunkari honi Xahira Amin kazetari egiptoarrak.

Ez da erraza tiranoak gainetik kentzea, baina are zailagoa da haien ondoren erregimen demokratikoagoak eta bidezkoagoak lortzea. Askatasun amets ugari zapuztu ohi dituzte trantsizio prozesuek, eta Egiptok ez du salbuespena izateko itxurarik. Hauteskundeetako irabazle garbiak, islamista moderatuak, Tahrir plazako espiritu irekitik urrundu dira azkenaldian, eta erregimen zaharraren hondakinetara gerturatu dira, egonkortasunaren izenean. Trantsizioa, bete-betean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.