jon ordonez garmendia
Hizpideak

Erabakitzea, ez besterik

2012ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Espainiak aukera galdu duela esan zuen atzo Masek Raxoirekin bildu ostean. Ziurrenik hauteskundeetara deituko du orain; urrats horrek, ordea, bere horretan ez du baliorik, ez bada etorkizunean pauso ausartak eman ahal izateko zilegitasuna bilatzeko.

Espainiak galdu du «aukera historikoa», eta, orain, Kataluniak du berea. Alderdi bakoitzak egoera honetan bere irtenbidea zein den azaldu beharko du bozetan; proiektua badu, aurkeztu. Eta kataluniarrek erabaki beharko dute. Hori da puntu honetara iritsita erabakia hartzea, ez besterik, Masek ezer erabaki aurretik gogoetara deitu arren. Itun fiskala aldatzeari uko egin dio Espainiak, eta Kataluniako auzia ekonomiaren arlotik konpontzen saiatzeari uko egin dio, arlo politikoari emanez bidea.

Ohiko hauteskundeak daude eta hauteskunde garrantzitsuak. Horien gainetik, ordea, erreferendum izaera dutenak daude, erabakigarriak. Une honetan alderdi bakoitzak duen jarrerak eta, batik bat, kataluniarrek esango dute Kataluniako hurrengo hauteskundeak azken horietakoak diren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.