Xabin Makazaga.
Hizpideak

Ergelkeria, minbizi

2012ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Jainkoaren berriemailea, Mahoma, sexu erasotzaile gisa irudikatu dute, pedofilo, batzuetan homosexual, lapur, izaki barregarri eta mandoen solaskide. Islamaren sortzaileari buruzko bi orduko parodia inor gutxik ikusi du, baina musulmanak sutan jarri ditu, AEBen aurka. Islama «minbizia» dela erakutsi nahi omen zuen Sam Bacile izengoitiko zuzendari eta produktoreak Innocence of Muslims filmarekin. Bere gotorlekutik, ustez estatubatuar-israeldar den egileak esan du «film politiko bat» egin nahi izan zuela, «ez film erlijioso bat».

AEBek Libia askatuan zuten enbaxadorea eta beste hiru estatubatuar hil dituzte filmaren aurkako protestetan; Egipton eta Yemenen, AEBen enbaxadak hartzen saiatu dira; Gazan, manifestazioa egin dute AEBen eta Israelen aurka. Izan ere, ehun juduk, filma egiteko, bost milioi dolar eman bide zituzten. «Film ergel hori» gaitzesten hasiak dira AEBetako hedabideak, musulmanek protestan eginiko erasoak salatzearekin bat. Baina oraindik inork ez du esan, jakina den arren, ergelkeriak minbiziak baino jende gehiago hiltzen duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.