Lan erreforma deitu genion, baina erreforma hark abizena ere bazeukan: ...eta negoziazio kolektiboarena. Izan ere, erreformak iraungitze data jarri zien berritu gabeko lan itunei: urtebete. Itunaren indarraldia amaitu eta urtebetera, Espainiako hitzarmenak edo Langileen Estatutua aplikatuko dituzte. Basamortua, alegia. Betiere, beste akordioren bat lortzen ez badute, bai enpresan, bai sektorean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 600.000 langile daude sektoreko edo enpresako itunen babesean. Hego Euskal Herrian, milioi erdi langile inguru lan itunik gabe gera daitezke 2013ko uztailean.
Koska bat gehiago izango litzateke krisiaren aitzakian langileek jasan dituzten eskubide eta lan baldintzen galeretan. Langileei, jakina, ez zaie interesatzen lan hitzarmen duinik gabe geratzea. Enpresariei ere ez zaie komeni langileen baldintzak nabarmen okertzea, enpresetan gatazkak sortuko eta gaiztotuko direlako. Oreka bilatu beharko dute sindikatuen duintasun eta enpresarien errealismo eskaeren artean.
Hizpideak
Errealismo duina
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu