Hizpideak

Espainiako Vuelta

inaki petxarroman
2011ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Kirola ez dela politikarekin nahastu behar esan ohi dute bai kirolean eta bai politikan agintzen dutenek. Sinetsarazi nahi dute, segur aski, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak, estatuen kirol federazioek, FIFAk eta gisako nazioarteko erakundeek kirol irizpide hutsei jarraitzen dietela. Kirol irizpideengatik egingo zieten boikota AEBek 1980ko Moskuko Olinpiar Jokoei, edota arrazoi beragatik galaraziko zioten apartheid-aren menpeko Hegoafrikari lehiaketa ofizialetan aritzea. Xede politikorik gabe erabiliko zuen J. Rafael Videla Argentinako diktadoreak 1978ko Munduko Kopa, torturak eta krimenak estaltzeko asmorik gabe. Kirol irizpide hutsengatik ukatzen diete Frantziako eta Espainiako federazioek euskal kirolariei selekzio propioarekin lehiatzea, baita gure-gurea den pilotan ere.

Kirol irizpideengatik heldu da Euskal Herrira Espainiako Vuelta ere. Eta ospatu beharko dugu. Tourra ere etorri ohi da, eta inor ez da kexatzen. Baina Espainiako Vuelta iritsi delako haserre daudenak ulertzea ez da batere zaila. Politikarekin itsu gaudelako, noski.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.