Hizpideak

Etekina

Idurre Eskisabel Larrañaga.
2011ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Ez da erraza izango Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko hautagaiaren lekuan jarrita Espainiako Gorteetarako kanpaina egitea: inkesta eta hedabide guztiek —baita aldekoek ere— galtzaile ziurtzat jotzen dute, ez diote gobernuburutzara iristeko aukerarik txikiena ere aitortzen.

Eta, hala ere, kanpaina egin behar; ezinezkoa posible dela irudikatu behar. Agidanez, hiru bide saiatuko ditu Rubalcabak: batetik, Raxoik ongizate estatua suntsituko duela aldarrikatuko du; bestetik, PSOEren garai loriatsuen egiazko oinordeko gisa ageri da, Felipe Gonzalez eta Alfonso Guerra bizkartzain hartuta. Azkenik, ETAren garaitzaile gisaaurkeztu du bere burua, erakunde hori armak uztera eraman duen gako nagusi moduan. Gonzalez, Guerra eta Patxi Lopez izan zituen atzo azken mezu horren indartzaile luxuzko; lehen biak, Sevillako mitin jendetsuan, eta Lopez, Portugaleten.

Nolanahi ere, ez daude oso urruti bortizkeriari eta sufrimenduari etekin politikoa ateratzea onartezina zela azpimarratzen zuten garaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.