inaki petxarroman
Hizpideak

Etorkinak jomugan

2012ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
Ez dira ari ezer berririk asmatzen. Krisiak mugimendu faxista eta xenofoboak elikatu izan ditu Europan eta AEBetan. Hala gertatu zen 1929ko krisi latzaren ostean; Europan inoizko mugimendu ultraeskuindarrik indartsuena sortu zen, besteak beste. Antzera gertatzen ari da orain. Izan ere, krisiaren arrazoiak ezkutatzeko, gizarteko talderik ahulenak jo nahi dituzte hainbat gobernuk, besteak beste, Espainiakoak: langabeak, emakumeak, gazteak, erretiratuak, ezintasunen bat dutenak... Eta ilararen azken postuetan dena: paperik gabeko etorkina. Horri gehitu aurretik jarritako nahi beste kalifikatzaile: emakume, gazte, langabe, erretiratu...

Mariano Raxoiren gobernuak 700 euro ordainarazi nahi die paperik gabeko etorkinei osasun artaren truke. Funtsean, osasun zerbitzu publiko unibertsala ukatzea esan nahi du horrek, kolektibo horretako gehien-gehienek ez dutelako eskura ordainarazi nahi dieten kopuru hori. Baina Raxoiren gobernuaren helburua ez da bakarrik oso jipoitua eta baztertua dagoen kolektibo bati egoera oraindik ere zailago jartzea. Horrez gain, gero eta gehiago dira krisiaren astindua pairatzen ari diren espainiarrak, eta haiei ere mezu bat helarazi nahi diete: alegia, euren egoeraren errua etorkinek dutela, «ez dagozkien» zerbitzu publikoak jasotzen ari direlako. Oso taktika zaharra, ahulak ahulagoen aurka jartzea, boteretsuak, krisiaren eragile nagusi diren finantza eta politika munduko arduradunak gizartearen presioetatik urrun uzteko.

Faxismoa eta xenofobia oso bizirik daude. Eta nabarmena da zeintzuek duten interes gehien mugimendu horiek elikatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.