Indar abertzaleen eta independentismoaren indarra nabarmendu dute Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruz Europan argitaratu diren kronika eta iruzkinek. Kataluniako mugimenduaren osagarritzat jo dute Euskal Herrian gertatutakoa. Madrilgo egunkariek hitz garratzak bota dituzte EAEko parlamentuko gehiengo berriaren inguruan. Frantziako, Erresuma Batuko eta Italiako egunkari prestigiotsuek, berriz, burujabetzaren aldeko mugimenduaren sendotasuna azpimarratu dute, indar konstituzionalistei mugimenduren bat egin behar dutela iradokiz.
Bitxia da egoera. Izan ere, azken urte eta hamarkadetan lehen aldiz, nazioarteak gertuago ikusten du Euskal Herria independente izateko aukera, hemengo indar politikoek baino. Alegia, hitz gutxi entzun da hautagai abertzaleen aldetik independentziaren aukeraz eta beharraz. Eta, aldiz, Europak mezu hori jaso du bozetatik. Kataluniaren efektua jasotzen ari da Euskal Herria. Baina sinestea falta zaio. Eta hori da lehenengo baldintza.
Hizpideak
Europako mezua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu