inaki petxarroman
Hizpideak

Euskara arriskuan

2012ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Euskara arriskuan dagoela ez du gizarteak sinesten. Duela 30 urte bai, orduan erraz suma zitekeen hizkuntzaren galtzoria. Baina, Txillardegik behin eta berriro gogoratu zuen bezala, hizkuntza bat lurralde batean ez bada beharrezkoa, galdu egiten da. Hainbeste aldatu al da egoera 30 urteotan? Herritarren atxikimenduak eusten zion euskarari orduan eta eusten dio orain.

Baina horretan ere gauzak txarrera ari dira aldatzen. Ezagutza handitu bada ere, euskaldunak 1991n baino gutxiago aritzen dira euskaraz orain.

Beraz, lortu behar da euskara beharrezkoa izatea. Alegia, derrigortu egin behar da —gaztelania eta frantsesa bezala, hain zuzen—. Horrek bakarrik ez du euskararen etorkizuna bermatuko. Baina hori gabe zaila da sinestea euskarak etorkizun osasuntsua izango duela. Euskararen kaleko erabileraren neurketak eta inkesta soziolinguistikoak argi gorriak piztu dituzte. Ez genuke ahaztu behar Unescok iragarritakoa; hots, 3.000 hizkuntza desagertuko direla mende amaierarako, eta euskara arriskuan direnetako bat dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.