inaki petxarroman
Hizpideak

Euskara, erreserbetan

2012ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Euskara eta euskaldunak hala nahiko lituzke UPNk, Ameriketako jatorrizko zenbait herri bizi diren bezalaxe: erreserbetan. Euskararen Legearen espiritua ere horixe da: euskaldunok eremu jakin eta itxi batzuetara mugatzea, ez ugaltzeko. Orain, ikuspegi horrekin bat datorren agindua eman du Javier Iribasen Hezkuntza Departamenduak: agiri eta afixetan ezin izango dira bi hizkuntzak erabili; alegia, ez dute nahi euskara gaztelaniaren ondoan. Ikusten ez dena ez da existitzen. Eta premisa horri jarraikiz hartuko zuen, segur aski, erabaki hori UPNk, euskarari eta nafar euskaldunei dien ezinikusia ezkutatu gabe.

Errealitatea, ordea, egoskorra da. Nafarrek temati erakutsi dituzte euskararekiko atxikimendu eta konpromisoa. Gobernuaren ahaleginaren aurka, huts egin gabe hautatu dituzte euskarazko hezkuntza ereduak, eta ez eremu euskaldunean bakarrik. Aurrematrikulazioa abian da, berriro ere plazara irteteko ordua. Erreserbetan garaiaz tronpatu diren agintari anakroniko batzuk baino ez direla bizi erakusteko tenorea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.