Iker Aranburu.
Hizpideak

Ez da leuna izango

2012ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Leuna izango da atzeraldia euroaren eremuan. Hala dio behintzat Europako Batzordeak. Aurtengo aurreikuspenak nabarmen okertu ditu Bruselak, baina baikortasun puntu batekin susperraldia iradokitzen duten «aztarnarik» ez dela falta dio Olli Rehn komisarioak. Eskerrak ez den ausartu kimu berde ospetsuak aipatzera...

Baina ez da leuna izango atzo Bruselak iragarritakoak ekarriko duen soka. Espainiako Gobernua iragarpen horien zain zegoen bere aurrekontua osatzeko: %1eko atzeraldia izango omen duenez, kontuak horretara moldatu beharko ditu. Eta defizita %8tik %4,4raino ez jaitsi behar izateko baimena eskatu duen arren, inork ez du libratuko 30.000 milioitik gorako doikuntza egin behar izateaz. Jaurlaritzaren aurrekontuaren halako hiru da hori, diru asko adabakiekin konpontzeko. Hortaz, ez dira urruti ibiliko BEZa edo erregaien gaineko zergen igoerak, noiz eta petrolioa garestien dagoenean. Eta Iruñea eta Gasteiz Espainiako Gobernuaren zain daudenez beren kontuak egokitzeko, soka ez da Madrilen etengo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.