mikel lizarralde
Hizpideak

Futbola

2012ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Eurokopari begira jarri gaituzte egunkari, irrati eta telebistek, futbola eguneroko gosari, bazkari, askari eta afari bihurtzeraino. Eta ezagutu ditugu, artean ezagutzen ez bagenituen, Greziako, Errusiako, Portugaleko eta Ingalaterrako atezain, atzelari, erdilari eta aurrelarien izenak. Eta, irailetik ekainera bitartean egiten duten bezala, atera dituzte oraingoan ere haurren gozagarri bihurtzen diren kromo itsasgarri eta kartadirdiratsuak, Cristiano Ronaldorena edota Xabi Alonsorena noiz tokatu zain gurasoek gogoz edo disgustuz sosak xahutzeko. Futbola gure bizitzako ezinbesteko pieza bihurtu da, eta jokalari batzuk nor diren eta zer egin duten ez jakitea ezinezkoa bihurtu da, nahi gabe ere. Denak dira gizonezkoak, baina. Jokalariak, entrenatzaileak, epaileak...futbolari izar horien bikotekideak baino ez dira agertzen paperetan, betiere edertasunaren kanonak betetzen dituzten heinean.

Horregatik, atzokoahistorikotzat hartu beharko dugu. Gaur jende guztiak Espainia-Frantziari buruz hitz egingo duen arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.