mikel lizarralde
Hizpideak

Galderak airean

2012ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Jon Anza ETAko militantea desagertu zenetik hiru urte betetzen direnean, oraindik ere galdera anitz daude erantzun gabe.Eta badirudi argitu gabe geldituko direla. Jon Anza kolektiboak salatu du auzia aurki artxibatuko dela, eta Okzitaniako Tolosako auzitegiko instrukzio epaileak ez duela nahikoa egin argitasun pixka bat emateko. Ez du prokuradorea galdekatu, eta Anzaren sendiari ez dio helarazi mediku txostena. Hori dela eta, haren desagertzea eta heriotza argitzeko inkesta parlamentarioa zabaltzeko eskatu du kolektiboak.Eta Tolosako auzitegiak horiek argitzeko «borondaterik ez duelako».

Anza 2009ko apirilaren 18tik 29ra egon zen desagertuta, eta maiatzaren 11n zendu zen, erietxean 11 egun igaro ostean. Baionatik abiatua zen ETAren zuzendaritzarekin zeukan hitzordu batera. Hasieratik gerra zikinaren hotsak entzun ziren. Ia urtebete geroago autopsia egin zioten gorpuari, familiako sendagilea bertan egon gabe. Gerora ere ukatu zioten familiari konfiantzazko medikuak autopsia egitea. Galderek oraindik airean segitzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.