Ez du denbora askorik behar izan Giorgos Papandreu Greziako lehen ministroak atzera egiteko. Herenegun, Europako Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak mahaian jarri zituzten Atenasi laguntzen segitzeko baldintzak, eta argi utzi zioten Papandreuri herri galdeketak ez direla sartzen euroguneko estatu bat salbatzeko planetan. Asteazkenean herri galdeketarekin segitzeko asmo irmoa erakutsi zuen prentsaren aurrean Greziako lehen ministroak, eta herriak zer iritzi duen jakiteko «funtsezko» iritzi zion erreferendumari.
Zer gertatu da bi egunetan asteazkenean «funtsezkoa» zena orain beharrezkoa ez izateko? Oposizioa erreskaterako akordioari baiezkoa emateko prest azaldu da, baldin eta hauteskundeak egin arte behin-behineko gobernua osatzen bada. Eta Papandreu pozik agertu da, herri galdeketa bera ez delako «helburua», haren iritziz.
Galdetzen hasita, oposizioaren babesak ziurtatuko al du greziarren babesa? Hori ere ez luke galdetu beharko norbaitek?
Hizpideak
Galderak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu