mikel lizarralde
Hizpideak

Hauteskunde giroan

2012ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Ipar Euskal Herrian bozen bezperan eta Euskal Autonomia Erkidegoan kanpaina luze baten atarian egonik, atzodanik Euskal Herri osoa dago hauteskundeei begira. EAEn eskuinak kendu die babesa sozialistei, eta Nafarroan, aldiz, PSNk iradoki egin du foru gobernua utziko duela.

Babesa kentzeko arrazoiak, nolanahi ere, aski ezberdinak izan dira batean eta bestean. Patxi Lopezen gobernua legegintzaldiaren azken txanpan sartuta ikusi duenean eman dio bizkarra PPk. Eskuinak Madrilgo gobernua eskuratuta, ondoriozta zitekeen Basagoitiri ez zaiola interesatzen sozialisten eskutik agertzea, are gutxiago bozak miran izanda. Gero bestelako aitzakiak eman dituen arren.

Nafarroako kasua ezberdina da. Sozialistek UPNrekin gobernu akordioa egiteko erabakia hartu zuten, aukera progresista bati uko eginez. Orain, Barcinaren gobernuak 132 milioi euroko gastua ez egitea bere kasa erabaki duenean, sozialistek argi erakutsi dute neurriarekin ez daudela ados. Eta agerian utzi dute gobernu krisia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.